Loading...
Hasiera 2017-09-15T08:36:19+00:00

GEHIAGO BAINO ASKOZ GEHIAGO

HARAKINEN EUSKAL SELEKZIOA

MU! proiektua Gipuzkoako 6 harategiren ekimenez sortua da, eta helburu du erosteko irizpideak batzea eta bezeroengana modu komunikatiboan iristeko indarrak elkartzea. Guztiok bat garenaren ikusmoldearekin, gure asmoa da publizitate-kanpainak, sustapenak, kolektiboentzako laguntzak… eraginkortasun eta garrantzi handiagoaz egitea gure bezeroen aurrean.

Ideia zenbait baliotan oinarritzen da, bezeroaren eta saltzailearen artean sortu beharreko konfiantzatik hasita. Konfiantza lortzeko bide bakarra enpatia da. Bezeroaren beharretan benetan oinarritzea da gure lehia, ez, ordea, produktuak “kokatzea”. Epe luzera pentsatzen dugu. Bezeroa fidelizatzea eta hari eustea dugu helburu, harremana iraunkorra izan dadin, elkarren arteko lankidetza bilatuta, bezeroari behar duen guztian lagunduta. Haren bizitzaren parte gisa ikus gaitzan nahi dugu.

* HARAKINAK, HARAKINA PROFESIONAL GISA

Benetako protagonista, konfiantzazko harakina, da funtsezko figura eta haren figura goresten dugu. Aktiborik handiena pertsonen baitan eta haien ezagutzan dago. Aktiborik handiena pertsonen baitan eta haien ezagutzan dago, aktiborik handiena pertsonen baitan eta haien ezagutzan dago.

* KALITATEZKO PRODUKTUAK ETA MARKAK

Balioari balioa ematen diogu, kalitatezko produktuen aldeko apustua egiten dugu. Horregatik, gure lankideekin bat egiten dugu, hau da, gure hornitzaileekin. Haien gaitasunean sinesten dugu. Finkatutako enpresekin egiten dugu lan, merkatuan kalitatezko markatzat identifikatutako enpresekin.

ZAPORE ONA?

OSO ONA