Harakinak 2017-09-15T09:03:39+00:00

Bego Etxabe

MATIA 11, DONOSTIA

Bego Etxabek gobernatzen duen Antiguako MU! harategiaz hitz egitea tradizioaz hitz egitea da. Donostiako auzo historiko horren kale nagusian dago, eta betiko harategi horiek dakarzkigu gogora. Haragi gorriko Txuleta hoberenaren ospea du lehendik. Gatzagi natural “mina” duen Artzain Gazte horrek, delicatessen produktuak (esaterako, ezkur-urdaiazpiko iberiko purua) lantzeko moduaren ezagutza zehatzak… erakarrita, auzoko eta Igeldoko lagunek beti dute harekin konfiantza “ondo geratzeko” zita horietan.

Txarkutero/harakin bikain horren estiloa adierazi behar bagenuke, PRODUKTUARENA dela esango genuke.

Etxezarreta Anaiak

BRETXA AZOKA 31, DONOSTIA

Profesional hauek euren herrialdeko lehengaien bila ari dira beti, harategiaren 62 urteko historian beti egin ohi den bezala, haren etorkizuna bermatzeko oinarri nagusitzat.

Haatik, ez dute alde batera uzten berritzeko eta garai berriekin batera eboluzionatzeko grina, zerbitzu hoberena eskaintzearren.

Iñaki Gurrutxaga

ROTETA GOIKOA 13, DONOSTIA

Iñaki Gurrutxagaren MU! harategia Errotetan (Altza). 40 urteko tradizioa. Bere lana maite duen harakin beterano honek zuzentzen du. Kalitatearekiko eta jardunbide egokiarekiko konpromisoari eutsi dio beti. Denda honetan sartzea guztia eraman nahi izatea da, duen kalitateagatik, erakusteko gustuagatik eta prezioagatik.
Behikia, txerrikia, ardikia, zezin fina, urdaiazpikoak, hestebeteak, etab.

Definizioa: BEZEROEKIN KONPROMETITUA

Dabid Albarez

KARMENGO AMA 34, DONOSTIA

Dabid Albarezen harategia Donostiako Egia auzoan dago. Arte eszenikoekin duen loturagatik ospetsua da inguru hori. Harakin gazte hau Donostiako merkatu tradizional nagusietako batean prestatu zen. Bereizgarri du Nafarroan hazitako azienda gaztearen eta hegazti alejaleen tratamendua eta transformazioa. Duen ikuspegi freskoa eta berritua oinarri hartuta, eguneroko bizitzarako irtenbide gastronomikoak jartzen ditu bezeroen esku, garai berrien beharretara egokituta.

6 laguneko talde profesional bikainaz inguratuta, erreferentzia bilakatu da bere eragin-eremuan.

Osinaga Harategia

TERNUAKO ARRANTZALEEN KALEA 3, DONOSTIA

MU! harategia Amarako Osinaga auzoan dago, Donostian. Bertan, Pedro eta Niko buru dituen taldea osatzen dugu. Lanean asko saiatzen gara haragi-produktuen hautaketa hoberena prezio egokian eskaintzeko.

Berotasuna eta alaitasuna, arreta onarekin batera, gure bezeroak etxean bezala senti daitezen.

Jose Fagoaga

IURRAMENDI 24, URNIETA

José Fagoaga harakin beteranoa da, Urnietan eta inguruetan ezaguna bere haragi-produktuen kalitateagatik eta prestatzen dituen aurrez kozinatutako etxeko jakiengatik ere.

Hautatutako produktuen fintasunak, aurkezpenak eta bezeroarekiko tratuak sektorean erreferente bihurtu dituzte profesional hau eta bere taldea.

Konfiantza eta kalitatea terminoek definitzen dute establezimendu hau.